13 / 100

DOS BOTAS Y UN OBJETIVO

Suena el despertador a las siete de la mañana. No es día de labor, pero sí de monte. Toca calzarse las botas para recorrer la travesía y echarse la cámara al hombro para poder contarlo otra semana más.

Mikel Urabaien Otamendi

rutas

Navarra

CIMAS

rÍOS

Roncesvalles-Orreaga

Se va notando la llegada del invierno, aunque Roncesvalles, a 950 metros de altitud, todavía no luce su blanco de postal. No obstante, estamos prevenidos de que encontraremos nieve a medida que vayamos ascendiendo hacia el objetivo de hoy, el collado de Lepoeder, a 1.450 metros.

Neguaren etorrera somatzen da, baina Orreaga, 950 metroko altitudean, oraindik ez dago postaletan ageri ohi den txuriz jantzita. Hala ere, jakin badakigu 1.450 metrotara dagoen Lepoeder gure helmugugarantz igo heinean elurrarekin topo egingo dugula.

Sin peregrinos

Donde antes había un constante ir y venir de peregrinos, este año, a causa de las restricciones por el coronavirus, solo encontramos excursionistas. Normalmente este pueblo es la primera parada de quienes emprenden la ruta jacobea desde Donibane Garazi.

Erromesen etengabeko joan-etorria zegoen leku berean, orain txangozaleak baino ez ditugu aurkitzen, koronabirusak eragindako neurriak direla eta. Normalean herri hau Donibane Garazitik Santiago de Compostelarantz abiatzen diren ibiltarientzako lehenengo geldialdia izaten da.

1.265 m. de desnivel

Esta famosa etapa del llamado camino francés se conoce como la ruta de Napoleón, pero hace años que los bomberos aconsejan a los caminantes desviarse por carretera en invierno. No en vano, este es el tramo más peligroso de todos los que conducen a Santiago de Compostela. ¿La causa? Sus 1.265 metros de desnivel: el clima a 166 metros sobre el nivel del mar al inicio cambia drásticamente a lo largo de los 24 kilómetros que tiene el recorrido.

Donejakue bideko etapa famatu hau Napoleonen ibilbidea bezala ezagutzen da, baina duela urte batzuk suhiltzaileek errepidetik desbideratzea aholkatzen dute. Izan ere, hau da Santiagora doazen bide guztien artean arriskutsuena. Arrazoia? 1.265 metroko desnibela: klima aldaketa bortitzak egon daitezke abiapuntuko 166 metrotako garaieratik hasita eta ondorengo 24 kilometroetan.

Refugio de Izandorre

Como nosotros no podemos pasar la muga por el cierre perimetral de Navarra, haremos media ruta circular a la inversa: pondremos rumbo Donibane Garazi, llegaremos hasta el refugio de Izandorre, y daremos media vuelta. Así solo nos espera un desnivel de medio kilómetro, pero con una capa de nieve que nada más adentrarnos en el bosque ya dificulta cada paso.

Nafarroako itxiera perimetralarengatik ezin dugunez muga pasa, alderantzizko ibilbide zirkular erdia egingo dugu: Donibane Garazirantz joango gara, Izandorreko mendi-aterpera iritsiko gara, eta buelta emango dugu. Horrela kilometro erdiko altuera diferentzia baino ez dugu gainditu beharko, baina basoan sartu bezain laister pausu bakoitza eragozten digun elur geruza zapalduz.

El camino de las marcas

Después de caminar algo más de hora y media siguiendo a ritmo tranquilo las marcas rojas y blancas en las hayas, llegamos al collado. La densa niebla en Lepoeder hace comprender por qué se pierde algún peregrino prácticamente todos los años.

Pagoetako marka txuri-gorriak ordu eta erdiz erritmo lasaian jarraitzen ibili eta gero, mendi lepora iritsi gara. Laino zerratua ikusita, erraz uler daiteke zergatik galtzen den urtero erromesen bat hemen.

Poca visibilidad

De todos modos, hay abundantes señales verticales que conducen hasta el refugio de Izandorre. Es fácil verlas, pero no conviene alejarse en condiciones con poca visibilidad.

Dena den, Izandorrera eramaten gaituzten seinale bertikal ugari dago. Erraza da hauek jarraitzea, baina, hain ikuspen eskasarekin ez da komeni gehiegi aldentzea.

Resguardados del frío

Entramos a la caseta para descansar, almorzar y, sobre todo, resguardarnos del frío. No nos quedaremos mucho tiempo, porque fuera está empezando a nevar y corremos el riesgo de quedarnos helados si no nos movemos. Hay que decir que la principal causa de los rescates en la zona es la hipotermia.

Atseden hartzeko, hamaiketakoa jateko eta, batez ere, eguraldiaz babesteko etxolan sartzen gara. Ez denbora luzez, kanpoan elurra ari duelako eta hotzegi geratzeko arriskua daukagulako. Esan beharra dago bertako erreskate gehienak hipotermiarengatik egiten direla.

Avituallamiento 'in situ'

Por si acaso, en el refugio hay madera y cerillas para encender la chimenea, tarea difícil a bajo cero. También encontramos una bota colgada de la pared y una colchoneta sobre un banco para mantener ambos objetos secos. Por suerte, no necesitamos nada y nos vamos.

Badaezpada, mendi aterpean tximinia pizteko egurra eta pospoloak daude, baina ez litzateke batere erraza izango zero azpitik. Gainera, paretatik zintzilik dagoen bota bat eta banku baten gainean dagoen koltxoneta bat aurkitzen ditugu ere, biak lehor mantentzeko kokaturik. Zorionez, ez dugu ezerren beharrik eta bagoaz.

Formas bajo el hayedo

Regresamos al hayedo bajo los copos de nieve, que cada vez caen con más intensidad. Calculamos que en tres horas habremos completado los 10 kilómetros que tiene en total el recorrido que habíamos escogido.

Gero eta biziago erortzen diren elur maluten azpian pagadira itzultzen gara. Kalkulatzen dugunez, hiru orduren ostean hautatu dugun 10 kilometroko ibilbide osoa egina izango dugu.

Vuelta y manto cubierto

Finalmente, nuestras previsiones se cumplen, y también las de los meteorólogos: para el mediodía, un manto blanco ya cubre Roncesvalles. Lo ha hecho el invierno, para darnos la bienvenida.

Azkenean, gure aurreikuspenak bete dira, eta baita meteorologoena ere: eguerdirako jadanik Orreaga geruza txuri batez estalita dago. Negua izan da, guri ongi etorria emateko.

Diseño y edición: Itxaso Mitxitorena