14 / 100

DOS BOTAS Y UN OBJETIVO

RUTA 3. OTSOGORRIGAINA

Suena el despertador a las siete de la mañana. No es día de labor, pero sí de monte. Toca calzarse las botas para recorrer la travesía y echarse la cámara al hombro para poder contarlo otra semana más.

Mikel Urabaien Otamendi

rutas

Navarra

CIMAS

rÍOS

Partida a pie

Nos dirigimos por carretera hacia el Centro de Esquí Nórdico Abodi, nuestro punto de partida a pie hacia Otsogorrigaina, una cima pirenaica de 1920 metros de altitud. La travesía no tiene grandes desniveles, pero sí que es larga. Aun así, no hemos madrugado tanto como de costumbre para asegurarnos que haya pasado el quitanieves.

Errepidetik Abodiko Eski Nordikoko Zentrora goaz, 1920 metroko alitudean dagoen Pirinioetako Otsogorrigaina tontorrera abiatzeko jomugara. Ibilbidea ez da aldapatsuegia, luzea bai, ordea. Hala ere, ez gara ohi bezain goiz jaiki elurra kentzeko makina pasatu izan dela ziurtatzeko.

Calculando los tiempos

Hace unas semanas tuvimos que dejar el coche muy abajo por la nieve, junto a un montón de leña al borde de la carretera nada más pasar Itzaltzu, y no nos dio tiempo de llegar a Otsogorrigaina. Hoy es el día, y calculamos que habremos regresado al anochecer.

Duela aste batzuk, Itzaltzu pasa eta berehala, elurrarengatik kotxea oso behean zegoen errepide alboko egur pilo baten ondoan utzi behar izan genuen, eta ez genuen Otsogorrigainara iristeko astirik izan. Gaur da eguna, eta ilunabarrean bueltatuko garela kalkulatu dugu.

Puerto de Larrau

Llegamos hasta el aparcamiento por la carretera limpia y emprendemos nuestra ruta a pie por el puerto de Larrau. Al ver una señal de tráfico que asoma en la superficie nos damos cuenta de que vamos por encima de varios metros de nieve dura amontonada, a pesar de que las laderas tienen zonas completamente al descubierto.

Errepide garbitik aparkalekura iritsi ondoren, Larrauko mendi bidean zehar ibiltzen hasten gara. Azaleratzen den trafiko seinale bat ikusita, hainbat metrotako elur geruza baten gainetik goazelaz jabetzen gara, nahiz eta magaletako zati batzuetan belarra baino ez dagoen.

El tiempo a la contra

Por el momento el cielo está bastante claro, aunque con algo de bruma. Pero no por mucho tiempo, porque el viento del oeste arrastra poco a poco hacia nosotros las nubes oscuras.

Oraingoz zerua nahiko oskarbi dago, lanbro pixka batekin. Baina ez denbora luzez, izan ere mendebaldeko haizeak gutxinaka hodei ilunak guregana dakartza.

Bien equipados

La ventisca ya está aquí, pero tenemos remedio: anorak, guantes, gorro, buff, capucha y a seguir.

Bisutsa iritsi da, baina badugu erremediorik: anoraka, eskularruak, txanoa, buffa, kaputxa eta ekin diezaiogun bideari.

Hacia la luz tras el túnel

El túnel de Larrau nos da un respiro. El silbido del viento se va alejando a medida que nos acercamos a la mitad, y luego empieza a subir otra vez de volumen. Estamos fuera de nuevo.

Larrauko tunelean atsedena hartzeko aukera dugu. Haizearen txistua urruntzen doa erdigunerantz hurbiltzen goazen heinean, eta gero bolumena igotzen hasten da berriro. Berriz ere kanpoan gaude.

Pisar nieve virgen

Las nubes nos impiden ver el paisaje e intuimos que, si despeja, seremos unos privilegiados por poder contemplarlo: la falta de huellas nos indica que somos los primeros en pisar ese suelo seguramente en varios días.

Hodeiek paisaia ikustea eragozten digute eta iruditzen zaigu oskarbituz gero pribilegiatuak izango garela hura ikusi ahal izango dugulako: oinatzik ezak seguraski hainbat egunetan lur hori zapaltzen lehenak garela adierazten du.

Vuelta por el collado

Comienza a clarear cuando ya estamos de vuelta por el collado de Otsogorrigaina. Entonces, decidimos ascender a la cima del Gaztarrigaina, a 1.729 metros, para observar mejor el entorno.

Zerua garbitzen hasia da jadanik Otsogorrigainako mendi lepotik bueltan gaudela. Orduan, ingurunea hobeto ikusteko Gaztarrigainak dituen 1.729 metrotara igotzea erabakitzen dugu.

Panorámicas espectaculares

Durante el regreso, las nubes siguen pasando como telones que a ratos se abren y nos descubren perspectivas variadas de las montañas que nos rodean.

Itzulerako bidean, hodeiek gure gainetik pasatzen jarraitzen dute, tarteka irekitzerakoan inguratzen gaitzuten medien ikuspegi anitzak eskeintzen dizkiguten antzokiko oihalak bailitzan.

Fin de jornada con atardecer

Llegamos al coche al anochecer, levantamos la cabeza y agradecemos haber apurado las horas de sol en un atardecer como el de hoy.

Iluntzerakoan autora iristsi, burua altxa eta, gaur bezalako arrastiarekin, eguzki orduak ahitu ditugula eskertzen dugu.

Diseño y edición: Itxaso Mitxitorena